ERGUINEKO GAZTEAK GOGOTSU

Erguineko gazteak aurten gogotsu etorri dira, eta ikasturte hasieratik hona hamaika ekintza burutu ditugu; jolasak, pelikulak, sukaldaritzak, eskulanak,…

Pare bat proektutxo ere baditugu eskuartean. Alde batetik negurako trineo bat sortzen gabiltza. Bestetik, natura gaztetxokora sartzeko asmoarekin, zuhaitz bat margotzen gabiltza, eta landareak jarriko ditugu!

Duela pare bat aste irratia izan genuen, eta gustura ibili ziren gazteak grabaketak egiten. Irratsaio bat entzuteko jarraitu esteka:

http://www.goear.com/listen/ca22cf0/erguin-irratsaioa-estrella-irratia-erguingo-gaztiak

IMG-20141105-WA0002 IMG-20141106-WA0003 IMG-20141106-WA0004 IMG-20141106-WA0005 IMG-20141106-WA0006 IMG-20141106-WA0007 IMG-20141106-WA0008 IMG-20141106-WA0009 IMG-20141106-WA0010 IMG-20141106-WA0011 IMG-20141106-WA0012 IMG-20141031-WA0007

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BELDUR GAUA, BIZIKLETA MARTXA, BAT IRABAZTEKO… ERRITMO HONETAN ERDIGUNEKO GAZTEAK ZORATU EGINGO GAITUZTE!!

Gazteak bi taldetan banatuz eman genion hasiera Gaba Beltzari. DBH1ekoak erdigunean geratu ziren Begoñita haurraren desagerpen misteriotsua aztertzen. DBH 3-4koak berriz, Erguineko gaztetxokora joan ziren pizza batzuk jan eta REC 3 beldurrezko filma ikustera.

Ostiral arratsaldea ez bezala, larunbata lasaietik joan zen. Drogen kontsumoaren inguruan hausnartzeko intentzioarekin, “Trainspotting” pelikula ikusi genuen DBH 3ko gazte batzuekin.

Igande goizean bizikletak hartu eta mendi bueltaxka egin genuen. 10:00etan Garabien batu eta poliki-poliki Urkulu aldera igo ginen, bertan geundela, Korueta gertura eta auzoko elizpean hamaiketako jan genuen. Behin indarrak berreskuratuta, Zubilagara jaitsi eta San Prudentziotik pasa ostean, Arrasatera itzuli ginen. Goiz osoan zehar bidelagun izan genituen eurite eta haize boladek ez zituzten gure gogo eta animoak zapuztu; gaur egungo gazteak ez dira batera makalak!

Igande arratsaldean Bat Irabazteko telebistako lehiaketa ezaguna simulatu genuen. Proba ezberdinen bitartez erdiguneko gazteen trebetasun maila ikusteko aukera izan genuen. Parte hartzaile mordoa egon zen eta gogor animatzen zuen publikoa ere izan zuten.

IMG-20141103-WA0009 IMG-20141103-WA0012 IMG-20141103-WA0010 IMG-20141103-WA0011 1 IMG-20141103-WA0002 IMG-20141103-WA0003 IMG-20141103-WA0005 IMG-20141103-WA0016 IMG-20141103-WA0024 IMG-20141103-WA0021

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ASTEBUKAERA HONETAN ERE GELDITUKO GABE IBILI GARA!

Ostiral arratsaldean Josselin Funanbulista ezaguna ikustera joan ginen Herriko Plazara. Gora begira zeharo lelotuta geratu ginen guztiok, a ze nolako ikuskizuna! 15 metrotako garaieran soka estu  horren gainean ibiltzeak ez du batere erraza izan behar.

Larunbat arratsaldean Aizpea eta Eneko gerturatu ziren erdigunera, udan honetan Palestinan ikusi, bizi eta ikasitakoak kontatzeko intentzioarekin. Oso interesgarria izan zen, gustura asko entzun genituen beraien pasarteak. Eskerrik asko bikote herri berezi horren errealitatea guregana hurbiltzearren.

Igandean Arbolapetara gerturatu ginen, bertako zuhaitz maitatuari agurra eman eta talde argazkia ateratzera. Jarraian gazte gunera itzuli eta pelikula bat jarri genuen; filma ikusten genuen bitartean beste gazte batzuk slikeline hartu eta Monterronera joan ziren.

CAM00271 CAM00272 CAM00275 CAM00276 CAM00277 CAM00278 CAM00279 CAM00280 CAM00283 IMG-20141026-WA0004

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azaroa prest erdigunean!

azaroa 2014

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bost aste pasa dira erdigunea zabaldu genuenetik; zeinen bizkor pasatzen den denbora, ezta?

Gure berezko martxari eutsiz, aste-bukaera honetan ere hamaikatxo bihurrikeria egin ditugu.

Ostiralean mantenu lan txikitxo batzuk egin genituen. Djembeak eta hanka-paloak gordetzeko erabiltzen dugun armairua konpontzen aritu ginen. Ikus dezakezuen bezala, gazte txoko batean denetik egiten ikasten da!

Larunbatean aurrera begirako proposamen mordoxka bat egin zituzten gazteak. Batzuk, Gaba Beltzaren dekorazioa eta antolakuntzan laguntzeko prest agertu ziren. Beste batzuk berriz, menditik bizikleta buelta bat egin nahi dutela aipatu zuten. Erdigunean lo egin nahi duenik ere bada. Hurrengo asteetan ideia guzti horiek martxan jartzen saiatuko gara.

Gaba Beltza gainean daukagula ikusita, beronen prestaketa lanari ekin genion igandean. Asmoa ondorengoa da: erdiguneko lokalean guztiok elkartu ostean, Erguineko gaztetxokora joango gara. Bertan afari merienda egin eta beldurrezko istorioak kontatuko ditugu. Parte hartu nahi duenak, gazte guneko ate ondoan itsatsita dagoen izen emate taulan bere izena jarri eta 3 euro ordaindu beharko ditu. 

Igandearekin bukatzeko, oreka lantzeko ariketak egin genituen. Slikeline eta hanka-paloak hartu eta Monterron parkera joan ginen berauekin jolastera.

IMG-20141020-WA0002 IMG-20141020-WA0001 1413741624268

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bidaien kronikak gaztegunean: Palestina

BIDAIEN KRONIKAK GAZTETXOKO ETA GAZTEGUNETAN

Egunerokotasunean murgiltzen gara ikasturtean eta gure mundua txiki bilakatzen da, lagunak, etxea, ikasgela edo lana.

Komunikabideetara, Telebistara  (edo sarera) ez gara gu joaten komunikabideak  etortzen zaizkigu gainera, Futbola, Gran Hermano… eta gure mundua gero eta txikiago bilakatzen doa.

Baina gure mugetatik haratago badira ezagutzen ez ditugun errealitateak, munduak, kulturak… bidaiak izaten dira askotan  mundu hauek ezagutzeko modu  errealenak  eta bidaiak ekarri nahi ditugu gaztetxokoetara. Bidaien kronikak, gure munduak zabaltzeko, argazkien eta kontakizunen bitartez gure mugak gainditzeko.

Hilean behin munduan zehar bidaiatu duen norbait gonbidatuko dugu eta bere argazkiak ikusiko ditugu, galderak egin eta ezagutu duen beste errealitate horren izpiak jaso.

Aste bukaera honetan urriaren 25ean Aizpea Otxandiano Eta Eneko Juaristi etorriko dira gazteguneara, Palestinan izandako bizipenak kontatzera.

BIDAIEN KRONIKAK palestina txiki

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ERDIGUNEAK BIZI-BIZI JARRITZEN DU!

Pin-pon mahaiaren muntaketarekin eman genion hasiera ostiral arratsaldeari. Behin, mahai-tenisa instalatua zegoela, gazte-gune barruko zakarrontzi eta erratzak konpontzeari ekin genion. Ikusi dezakezuen bezala, noiz behinka mantenu lanak ere egiten ditugu.

Larunbat arratsaldean zehar, ttakun hotsak entzun genituen gaztegunean. Tellek txalaparta ekarri eta guztion artean ikastaro txiki bat antolatu genuen.

Igande goizean Hontza Extrem abentura parkera joan ginen. Beldur guztiak ohe barruan utzi eta goizeko hamarretan, 21  laguneko koadrila batu ginen Garibai geltokian. Goiz osoa zuhaitzez-zuhaitz tximinoarena egiten pasa ostean, neka-neka eginda bueltatu ginen guztiok arrasatera. Goiz zoragarria pasa genuen Otxandioko inguru ederretan!

Oraingoz hau da guztiak gazteak, hurrengo astean gehiago eta hobeto!

DSC_0572 DSC_0569 DSC_0568 DSC_0567 CAM00260 CAM00262 CAM00266 CAM00268 IMG-20141012-WA0010 IMG-20141012-WA0021 IMG-20141012-WA0034 IMG-20141012-WA0039

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erguinen Irratia/ San andresen eskulanak

Erguineko gaztetxokoan tope dabiltza. Aste honetan irratia tailerra montatu dute eta hor dabiltza mikroak astintzen!

irrati erguinSan Andresen aldiz plan bat proposatu dute asteartetarako; mMterial ezberdinekin eskulanak egingo dituzte asteartero. UrrianFoamia izango dute eskuartean! Hurbildu eta ikasi hezitzaileekin batera!

sana foami

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Maritxu Kajoi, skateparka, eskulanak… oraingoan ere ez da aspertzeko aukerari izan!

Dotore dotore jantzita eman genion hasiera aste-bukaerako egitarauari. Telebistako aurkezle rola barneratu eta mikrofono nahiz kameren laguntzaz alde zaharreko karriketan zehar ibili ginen “5 baietz” etb1eko saio ezaguna simulatzen. Ordu ta erdiz aritu ginen kaleetako bazterrak nahasten, gazte mordoak hartu zuen parte gainera, mundiala izan zen!

Igandean txatxilipurdiko biltegira joan ginen, bertan dauden skate moduluak probatzera. Gazteak mikropatinekin tooopeee ibili ziren, hurrengo asten berriz ere itzuliko gara. Arratsaldearekin bukatzeko, A-taldearen euskarazko bertsioa ikusi genuen.

Betiko klasikoak aste bukaera honetan ere presente izan dira, mahai jolas, hanka palo eta futbolinari kriston kaña eman diegu!

Aurrerantzean martxa honetan jarraitze espero dugu!

DSC_0572 DSC_0578 DSC_0565 DSC_0571 DSC_0569 DSC_0567 DSC_0574 DSC_0575

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriuan Gaztegunean

Urrirako gaztetxoko eta gaztegunean ekintza ezberdinak dauzkagu antolatuta. Joango gara hauen berri ematen baina hona hemen ideia bat egiteko prest dauzkagun ekintza batzuk. Animatu eta parte hartu gaztetxokoetan. Zuk proposatu, zuek erabaki!

Gaur: Bost baietz “maritxu kajoi” kalean ibiliko gara!

Igandean: Zinea

Urriak 12-19 txalaparta ikastaroa

Urriak 25 Gaztetxokoetatik mundura Bidaia kronika.

Urriak 26 Kontzertua

urria 2014

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina