ERGUIN GOGOTSU!

Azken asteetan jo eta su dabiltza Erguineko gazteak!
Taldetxo polita bildu gara eta gauza mordoa egiten ditugu elkarrekin;

Sukaldaritza saioek izugarrizko arrakasta izan ohi dute, astero behin gutxienez, zerbait prestatzen dugu sukaldean guztion arten gero jateko. Tailer, mahai jolas eta pinpona ere atsegin dute gazteek.

Azken bi aste hauek aldarrikapen asteak izan dira.

Joan zen astean, Azaroak 25 genero indarkeriaren aurkako eguna izan zen, eta gaztetxokoetan tratu onen alde gaudela adierazteko pankarta bat egin genuen, kalean zintzilikatu genuena.

Aste honetan, Abenduaren 3an, Euskararen eguna izan da, eta guk euskaraz 365 egunak bizi nahi ditugula adierazteko beste pankarta bat jarri genuen auzoan.

Ederto gabiltza Erguinen!

20141203_180043[1] 20141203_200824[1] 20141202_200645[1] 20141125_195015[1] 20141203_184615[1] 20141203_182930[1] 20141126_182913[1] 20141128_194629[1]

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gazte tentsioa

 

Entzun Azkaiter Pelosi egin genion elkarrizketa

http://www.goear.com/listen/40c38f6/azkaiter-pelosi-elkarrizketa-gazte-tentsioa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

10 ASTEBUKAERA UTZI DITUGU ATZEAN DAGOENEKO! Zeinen bizkor egiten duen denborak aurrera ongi pasatzen ari garenean.

Ostirala aste-bukaera guztiko egun lasaiena izan zen. Aste barruan izaten dituzten ardura guztietatik deskonektatu eta lasai egoteko intentzioarekin hurbildu ziren gazteak gurera. Ez genuen ekintza berezirik egin, batzuk sofan lasai egoteko beharra zuten eta beste batzuk mahai jolas zein pin-ponarekin jolasean aritu ziren. Egunarekin bukatzeko, WII Dance-a muntatu eta gorputzak astindu genituen.

Oso arratsalde berezia izan zen larunbatekoa. Debagoieneko Bertso Elkartearekin batera BERTSO GINKANA antolatu genuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen, 50 parte hartzailetik gora eduki genituen eta beheko argazkietan ikusi dezakezuen bezala, gazteak bikain pasa zuten.

Igandea erdiguneko oholtzaren fokuak piztu genituen, Azkaiter Pelox eta bere lagun rock and rolleroak gonbidatu genituelako. Ordu eta erdiko zuzeneko bizi zein umoretsua eskaini ziguten eta beraien erritmo zoroen ondorioz, azaleko ileak tentetu zitzaizkigun. Bukatzeko Gazte Tentsioa piztu eta irrati elkarrizketa egin genien.

IMG-20141121-WA0002

IMG-20141121-WA0001

IMG-20141122-WA0010

IMG-20141122-WA0023

IMG_6553IMG_6548

IMG-20141123-WA0014

IMG-20141123-WA0026

IMG-20141123-WA0003

IMG-20141123-WA0052

IMG-20141123-WA0046IMG-20141123-WA0018IMG-20141123-WA0056IMG-20141123-WA0057

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bidaien kronikak igande honetan: Boli Kosta

Gure munduak txikitzen doazela konturatzen gara, egunerokotasunean sartu eta betiko jendea, lagunak lekuak… Gaztetxokoetako dinamikek honekin apurtu nahi dute eta gazte bidaiariak ekarri nahi ditugu guregana argazkien bitartez beste mundu batzuek ezagutzeko!

Eneko Juaristi eta Aizpea Otxandianok Palestinara eraman gintuzten Maitane Unamunok Afrika beltzera eramango gaitu igande honetan. Azaroaren 30ean Erdiguneko gazte4gunean Boli Kostara eginiko bidaia eta bertako irudi eta bizipenak ekarriko ditu.

BIDAIEN KRONIKAKboli kosta t

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aste bukaeretako irteerak

Gazteguneko eta gaztetxoko bakoitzak bere dinamika propioa hartu du, erabiltzaileekin batera gorpuzten da gune bakoitzaren izaera, bertan gauzatzen diren ekintzak, funtzionamendua…

Aste bukaerek baina bestelako irteerak egiteko aukera eskaintzen digute, irteera xumeak, talde txikitan eta giro goxoan!

Lehen hiru hile hauetan zaldian ibiltzera Joan gara, Hontza Xtrem abentura parkera edo mendi buelta, bizikleta buelta  ezberdinak egitera. Beste bi taldek gaua ere pasatu dute Elosuko aterpetxean! Irteera hauetan sortzen den giroa ezberdina da, berauetan eguneroko leku eta harremanetatik distantzia hartu eta lasai hitz egin daiteke.  Aurrerantzean ere irteera hauek egiten jarraitzea da asmoa!

elusu3elusu2

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azkaiter Pelox igandean gaztegunean

Gazteguneko taulagainak kontzertua, antzerkiak, ikuskizunak, dantzak, irratsaioak,… jaso nahi ditu. Azken urteotan talde eta proiektu ugari pasa dira gaztegunetik. Aste bukaera honetan Azkaiter Pelox bergararra izango dugu!

Ekoiztu berria duen  11 urte Azkaiter Pelox dokumentala ere aurkeztuko  du (primizia!) eta kontzertutxoa ere eskainiko du gaztegunean. Fly Shit, Mahaster River edo Behi bi blues taledeetako ahotsa eta gitarra izan da Azkaiter eta  bere  bisita baliatuko dugu Gazte tentsioa irratsaioa egiteko ere. Igande honetan 18:30etatik aurrera izango da gaztegunean.

AZKAITER T

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ERDIGUNEAN EZ DAGO ASPERTZEKO AITZAKIARIK!

Ostiralean zabaldu genuen momentutik geneukan gazte gunea lepo betea. Motorrak berotzen joateko, asanbladan bildu eta “Street Art” izeneko joera berritzailearen hainbat eredu aztertzen aritu ginen.  Gehien gustatu zitzaigun ideia hartu eta berau gaztetxokoaren kanpoko pareta batean marraztea erabaki genuen. Kanpoko murala margotzen genuen bitartean, beste koadrilatxo batek diskofesta antolatu zuen atzeko lokalean. Abesti dantzagarriak pintxatu, argiak itzali eta toooopeeeraaaaa dantzan ibili ziren.

Futbolin txapelketarekin eman genion hasiera larunbat arratsaldeari. Lehiaketa bukatu ostean, taldeka banatu ginen. Batzuk aurreko egunean hasitako muraltxoarekin jarraitzea erabaki zuten, beste batzuk Djembeekin erritmoa lantze aritu ziren eta azkenengo taldetxoko kideek baloia hartu eta futbolera jokatu zuten.

Igandean erdiguneak dituen bi zine txokoak erabili genituen. Nagusiak atzeko lokaleko zine txokora joan ziren beraiek ekarritako filma ikustera. Besteok “Ciudad De Dios” pelikula ikusi genuen zine txoko handian.

CAM00298 IMG-20141117-WA0000 IMG-20141117-WA0002 CAM00300 CAM00302

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ZALDI IRTEERA ERGUINEKO GAZTEEKIN

Duela aste batzuk, Erguineko gazteek proposamen bat luzatu zuten; zaldian ibiltzera joatea. Ideia horri heldu eta irteera antolatu genuen.

Domeka honetarako egin genuen plana. Erguineko gaztetxokoan geratu ginen guztiok batera bazkaria prestatu eta bertan bazkaltzeko. Gero, furgoneta hartu eta zalditegirantz abiatu ginen.

Gorlara bidean dagoen Gailur zalditegiko lagunekin batera egin genuen txangoa. Zaldiak garbitu eta prestatu ondoren, menditik ordu beteko ibilaldia egin genuen. Izugarri ondo pasatu genuen, eta gazteak buelgtatzeko gogoz daude!

Oso irteera polita!

DSC_0476 DSC_0485 IMG-20141117-WA0001 IMG-20141117-WA0004

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bertso eskolak eta gaztetxokoen arteko elkarlana

Bertsoak, euskal kulturaren adierazle nagusienetakoa, sortzailetasunaren isla eta mugimendu oso baten oinarria.  Nola ez dugu nahiko  gure aisialdiko zerbitzuetan bertsoen mundua ezagutu? gerturatu? dastatu?

Azken urteotan Txatxilipurdi k kudeatzen ditugun nerabeentzako  zerbitzuak eta bailarako bertso eskolen arteko elkarlanari ekin diogu. Beharrezkoa ikusten dugu guztiok gozamenean oinarritutako harreman honekin jarraitzea eta indartzea.

Elkarlanean  bertsoa afari ezberdinak antolatu izan ditugu,  2014-2015 ikasturtean berriz  bertso afariaz gain bertso Ginkana antolatuko dugu.Azaroaren 22an bertsoak eta hitzak oinarri izango dituen ginkana izango da. Anima zaitezte eta gerturatu Arrasateko Gaztegunera.

Noiz: azaroak 22

Ordua: 17:30

Lekua: Gaztegunea

BERTSOGINKANA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

HOTZEN ONDORIOZ GAZTETXOKOA LEPO BETEA!

Uda sasoiko giro atsegina alde batera utzi eta tenperatura baxu nahiz euri zaparrada luzeei ongi etorria emateko sasoia iritsi da Euskal Herrira. Kalean egotea gero eta gozagaitzagoa den honetan, nerabeak erdiguneko lokala masiboki okupatzen hasi dira. Aste-bukaerako bataz bestekoa 70 gazte inguruko izan da, a ze nolako zoramena!

Arratsalde bizi-bizia izan zen ostiralekoa. “Wii dance” instalatu genuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Gazte mordoa animatu zen dantza egitera, mutil zein neska, berdin zen, beraien artean nahastuz bikain pasa zuten.

Zapatuan Garaioneko sorgintxoen bisita izan genuen eta NaturARTEAN tailerra egin genuen beraiekin batera. Lehendabizi asanbladan bildu ginen gure buruak aurkeztu, tailerraren nondik norakoak azaldu eta ideia zaparrada txiki bat egiteko. Zaparradan botatako ideia guztietatik Arbolapetako zuhaitza berreraikitzea izan zen aukeratuena. Bi aldiz pentsatu gabe, berokiak jarri eta Arbolapetara joan ginen adar, hosto eta soken laguntzaz arbola berri bat eraikitzeko intentzioarekin. 2-3 ordu pasa genituen zuhaitza egiten, elegante-elegantea geratu zen!

Igandean denetik egin genuen. Batzuk “Huga Buga” eta “Quoridor” mahai jolasekin aritu ziren, beste batzuk “Submarin” pelikula ikusi zuten; futbolina astintzen ibili zenik ere bazen.

CAM00285 CAM00290 CAM00295 IMG-20141109-WA0025 IMG-20141109-WA0029 IMG-20141109-WA0033 CAM00288 CAM00286

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina