Otsaileko egitaraua

otsaila 2015

ANIMATU ETA PARTE-HARTU!!!

IZAN GAZTE, IZAN ERO!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sofa urdina konpondu eta proiektore berria instalatuz eman genion hasiera ostiral arratsaldeari. Ondoren, gazte txokorako beharrezkoak diren materialak (errotulkiak, klerak, soinu kableak…) erostera joan ginen herriko hainbat dendatara. Musika dendako jabeak bertan duten bateria jotzen utzi zigun, burrunbada ederra sortu genuen!

Larunbatean, “Bidaien kronika” programaren laugarren hitz ordua izan genuen.  Ane Gallasategi etorri zen gurera eta ordu bete betean, Ekuadorren  izandako istorio zein bizitako esperientzia ezberdinak kontatu zizkigun. Berari esker, hego amerika hobeto ulertzera iritsi ginen, eskerrik asko Ane! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten. Ostean, mendi lasterketen inguruko laburmetrai batzuk ikusten aritu ginen.

Igandean zalantzen kaxa jarri genuen martxan. Kaxa hau otsaila osoan zehar egongo da gaztetxokoan eta bertan, sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantzak sartzeko aukera izango dute gazteek.

Inauterietako prestaketak martxa ezin hobean doaz. Bi  karrozak bukatzear daude eta bazkariko txartel gehienak salduta daude dagoeneko.

DSC_0622DSC_0623DSC_0627DSC_0633DSC_0635DSC_0636




Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

EDERKI ASKO IBILI GARA ORAINGOAN ERE!

Ostiral arratsaldeak lasaietik jo zuen, ez genuen ekintza berezirik egin. Batzuk sofetan bota eta berriketan pasa zuten arratsalde osoa. Gainontzekook, futbolin, pin-pon eta mahai jolasetan aritu ginen.

Mozorroetarako konplementuz osaturiko truke azoka jarri genuen martxan larunbat arratsaldean. Trukearen bitartez konplementu berriak lortu eta berrabilpenaren filosofia gazteengan txertatzea da ekimen honen bitartez lortu nahi duguna.

Igandean karaokea egin genuen. Honen ostean, xenofobiaren inguruko laburmetraiak ikusi genituen.

Eta nola ez, inauterietako bi karrozak martxa ezin hobean doaz. Desfile guztiko ederranak gureak izango dira, ziur!

DSC_0609 DSC_0615 DSC_0614 DSC_0608 DSC_0613 DSC_0612 DSC_0611 DSC_0610

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BIZI-BIZI GABILTZA

Larunbatean denetik egin genuen. Gazte batek mikrofonoa hartu eta “Beat Box” ikuskizuna eskaini zuen. Modalitate honek teknika oso landua eskatzen du eta gazteak bikain menperatzen zuen, a ze nolako artista! Honen ostean, Jai Zale tabernara joan ginen “The Convicts” taldearen kontzertua ikustera.

Igandean Ski irteerara joateko izen emate epea zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Ordu gutxitan 30 gaztek eman zuten izena.

Aste-bukaerarekin  bukatzeko txokolatada eta pelikula izan genituen; igande goibeletarako ekintza aproposa.

Guzti honetaz gain, inauterietako karrozen muntaiari jarraipena eman diogu aste-bukaera osoan zehar.

Hurrengo asteak bete-beterik izango ditugu: sexualitate  tailerra, autodefentsa ikastaroa, eskalada irteera, magia ikuskizuna, bidaein kronika… ez da aspertzeko betarik izango!

IMG-20150118-WA0016 DSC_0593 DSC_0602 DSC_0600 DSC_0599 DSC_0594 DSC_0597 DSC_0596

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2014KO ERRITMO ONA MANTENDUZ EMAN DIOGU HASIERA 2015.

Inauteriak laster iritsiko direla ikusita, karroza zein mozorroen prestaketekin hasi gara. Atzeko lokala tailer bilakatu dugu eta momentuz bi koadrila ari dira beraien karrozak eraikitzen. Karnabal egunean herri bazkaria egiteko proposamena bota dute gazteek, ideia honi forma ematen joan beharko gara poliki-poliki.

Larunbatean, Telebistatik guztiz desagertua dagoen Mr Bean-en kapituluak berreskuratu eta pantaila handia proiektatu genituen, a ze nolako barreak, oso tipo xelebrea da!

Txilandiara bisita, karaokea eta sorkuntza tailerrak ere egin ditugu.

 

DSC_0594 DSC_0595 DSC_0596 DSC_0597 DSC_0598

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GABON BIZI-BIZIAK ERDIGUNEAN!

Ekintza zein irteera bereziz osaturiko egitarau oparoa prestatu genuen gabonetarako.

29an Debako Paintball gunera joan ginen.  Adrenalina gorakada edarrak izan genituen, ederki pasa genuen!

Tradizioari jarraipena emanaz, 31an mendira joatea erabaki genuen. Elurra egin berri zegoela ikusita, plastikoak eraman eta Urbiako maldetan behera irristatzen pasa genuen goiz guztia.

Irteerei paralelo, ekintza desberdinak egin ziren erdigunean: 1 irabazteko erraldoia, Euskal selekzioaren partidua pantaila handian, txakur terapia izeneko tailer berritzailea eta urte amaiera festa.

Aipatu berri ditudan ekintza guztiez gain, karaokean, dantzan, jolasten,… ere ibili ginen. Oso gabon dibertigarriak izan dira!

 

IMG-20141231-WA0000 IMG-20141231-WA0001 IMG-20141231-WA0003 IMG-20141231-WA0004 IMG-20150112-WA0003 IMG-20150112-WA0004 IMG-20150113-WA0007 IMG-20150113-WA0014 IMG-20150113-WA0016

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gabonetako ekintza bereziak ate joka

Gabonetako ekintza bereziak ate joka ditugu, 26tik 30era erdigunea irekita izango da! Irteera bereziak ere egingo ditugu, Lasturrera eta mendira! honekin emango diogu amaiera 2014 urte honi!

Urte polita izan delakoan gaude, gaztetxo askok ezagutu dituzte Arrasateko gaztetxokoak, denon artean momentu politak bizi izan ditugu! Aupa zuek!

Lau gaztetxokoek bixi-bixi amaitu dute urtea ekintza eta dinamika politarekin. San Andreseko gaztetxokoan gainera sorpresa polita izan dugu bertako taldetxo batek Arrasateko sexologia zerbitzuak antolatutako lehiaketa irabazi zuen. Zorionak!

Hona hmen argazki irabazlea.

SANA GT

Eta gazteak saria jasotze Sexologia Zerbitzuan.

sexlo

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

HIRU EGUN EDER PASA DITUGU OTAZAKO SORGIN GUNEAN!

Motxila ilusioz beterik genuela abiatu ginen ostiralean Ozaeta aldera. Hiru egun horiek Arabako Lautadan ohikoak diren hotz zein haize bolada indartsuekin partekatu genituen arren, gure animoei tinko eutsi eta ekintza mordoxka bat egitea lortu genuen; ondorengo lerroak dira horren adibide:

Gebaratarren bi gazteluak ikustera joan ginen larunbat goizean. Familia honek, protagonismo berezia izan zuen XV. mendeko bandoen gudetan. 2-3 orduko txango ederra izan zen, gazteluak toki bereziak dira eta joko handia ematen dute.

Arratsaldean jolas zikinak egin genituen. Horretarako, laku ertzera hurbildu eta bertako lokatza erabiliz guda erraldoi bat egin genuen. Dutxa bero-beroa hartuz eman genion bukaera arratsaldeari.

Afal ostean, denetik egin genuen: mozorroak jantzi, trikitixa jo, dantza egin, karaokean abestu, txisteak kontatu… gaubela mundiala!

Igande goizean etxea goitik behera txukuntzen aritu ginen. Garbiketa lanen ostean, lastotegira joan eta talde jolasak egin genituen.

IMG-20141214-WA0011 IMG-20141214-WA0018 IMG-20141214-WA0044 IMG-20141214-WA0027 CAM00340 CAM00365 CAM00352 IMG-20141214-WA0008 IMG-20141215-WA0008 IMG-20141215-WA0011 IMG-20141215-WA0014 IMG-20141215-WA0015

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GABONAK 2014 Gazte Txokoetako eskaintza

GABONAK 2014 TXIKI

Gabonetako opor garaian ere Gaztetxokoetan aukera  ezberdinak izango dituzte gazteek. Azken astebukaeretan egindako asanbladetan irteera ezberdinak proposatu dituzte , azkenean,  hiru irteera antolatu ditugu.

Abenduaren 27an Hontza Extem  abentura parkera joango gara. Irteera goizeko 10etan izango da eta 10 euro izango da prezioa.

Abenduaren 29an berriz Lastur aldera joango gara Paintball egitera.  Irteera honen prezioa 15 eurokoa izango da.

Abenduaren 31an Mendira joango gara urteari agur esateko.

Irteera hauetaz gain Gaztegunea irekita egongo da abenduaren 26tik 30era. Bertan eskaintza eta aukera ezberdinak izango ditugu. Sustraiberri tailerra, 1 irabazteko, Euskal Selekzioaren partidua, azken festa…

Irteeretan izena ematea, Gazte Bulgoan,  Gaztetxokoetan edo Txatxilipurdi egin beharko da Abenduaren 21 baino lehen.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

A ZE NOLAKO MARTXA DARAMAGUN ERDIGUNEAN!

Mantenu lanak eginez eman genion hasiera aste-bukaerari. Batzuk, irrati zein kontzertuetako musika ekipoa desmuntatu eta gordetzen aritu ziren. Beste batzuk ordea, Erdigunean egingo diren ekintzen berri ematen duten kartelak pegatzera joan ziren Arbola, Sebero eta Biteriko plazetara. Ostiralarekin bukatzeko, WII Dance-a instalatu genuen, eta nola ez, ikaragarrizko arrakasta izan zuen

San Frantzisko Xabier eguna, hau da, euskararen patroiaren eguna gainean genuela ikusita, “365 EGUN EUSKARAZ” kanpainarekin bat egin eta photocall bat muntatuz, argazkiak ateratzen aritu ginen larunbat arratsaldean zehar. Ondoren, erretratu guztiak bildu eta Goienara bidali genituen, “365 selfie” dinamikaren barnean txertatzeko asmoz.

Igandean, “Bidaien kronika” programaren bigarren hitz ordua izan genuen.  Maitane Unamuno etorri zen gurera, Bolikostan izandako istorio eta bizitako esperientzia ezberdinak kontatzera.  Berari esker, nahiko ezezaguna egiten zaigun herrialde afrikarra hobeto ulertzera iritsi ginen, eskerrik asko Maitane! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten.

IMG-20141129-WA0004 IMG-20141129-WA0001

IMG-20141130-WA0003

IMG-20141129-WA0000 jurgi IMG-20141130-WA0006 IMG-20141202-WA0019

DSC_0574 DSC_0573 DSC_0572

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina