Kaixo kaixo!!
Erguineko gazte txokoan ekintzak ez dira gelditzen, nahiz ta eguraldi kaxkarra egin. Baina eguraldi eguzkitsuarekin kanpo espazioa erabiltzea gustatzen zaigu. Iturripera dexentetan joaten gara kirol desberdinetan jolastera (saski, futbola, frontenisa…)!!
Gainera Musakolako Gazte Txokoarekin bat Usakora irteera egin genuen eta izoztutako uretan bainua hartzeko aukera izan genuen.
Aipatutako ekintzak errepikatzeko gogotsu gaude, baina horretarako eguzki izpiak beharrezkoak ditugu. Hala ere, euria egiten badu ere, ez dugu aspertzeko tarterik izaten, sukaldaritzak oso gogoko baititugu.
Aste gutxi falta dira Gazte Txokoak isteko, baina oraindik aukera duzue gugana hurbildu eta gurekin batera ondo pasatzeko. Beraz, ez lotsatu eta animatu Erguinkeo Gazte Txokora etortzera!!!! Zuen zain gaude!!!!!