Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izan zenez, asteburuan gure aldarrikapena egin dugu.
Gai honen inguruko irudi desberdinak erabilita txapak egiten ibili ginen eta gero kalera eraman genituen. Jendeari txapa bat oparitzea zen asmoa, honen truke, emakumeenganako hitz polit bat edo indarkeriaren kontrako hitzak jasoz. Ekintza oso ondo joan zen eta hitz asko lortu genituen.
Bestalde, ekintza desberdinak ere egin ziren asteburu guztian zehar: mahai jolasetan, futbolinean, pinponean, … gustura ibili ziren.
Gainera, alde batetik soinu eta panderoarekin eta bestetik yembeekin kontzertutxoak inprobisatu zituzten erdiguneko gazte lekua erritmoz betez.
Hasi da abendua eta hilabete honetan ere ekintza desberdinak ditugu! Etorri eta parte hartu!!
-
Azken bidalketak
2024(e)ko abendua A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31