EMAKUMEEI ESKEINITAKO MONUMENTUAK

Asteburuan eta hurrengo astean, Gaztetxokoetan emakumeei zuzendutako monumentuak egingo ditugu eta kalean jarriko ditugu.

Aldarrikapen txiki bat gehiago izango da EMAKUMEEN EGUNEAN.

Zergatik monumentuak? Tira, emakumeen ahalduntze prozesuan bultzadatxo bat gehiago eman nahi dugulako. Nahiz eta azken urtean alde honetatik lanketa kontzienteago bat egiten hasiak garen gizartean, oraindik ere badago zer egina.

Kaleetan, herrietan, hiriburuetan sinbologia ezkutu (eta ez horren ezkutu) ugari dago oraindik gizarte androzentrista batean bizi garela adierazten digutenak. Fijatu zaitezte: kaleak, monumentuak, eraikin garrantzitsuen izenak … norenak dira?

Horrek zeharka eragiten du gure sozializazio prozesuan eta konturatu barik gure identitate eta nortasunean eragin: genero bat indartzen da eta bestea, baztertu; espazio publikoa -kalea, ikusgarria dena- gizonarena da, emakumearena pribatua -etxea-; gizona aktiboagoa da, gauza garrantzitsuak eta eraldatzaileak egiten ditu gizarte mailan, eta emakumea ba… itzalpean beste behin.

Ematen du emakumeak historikoki egin izan duena edo egun egiten dabilela ez dela batere meritorioa … Ba gure ustez bai!!! horregatik munduko emakume guztiei egingo diegu montumentua. Egin dutena eginda, ahalduntzera begira, guztiz meritorioa delako!!!

EMAION NESKA!!!

 

martxoak8

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ASTE HONETAN PING-PONG PALA TAILERRA MUSAKOLAN EGON DA

Erdigunetik auzoetara egin du salto Ping-pong pala tailerrak.

Betiko arazoa izaten da palak hautsi egiten direla, segituan hondatzen direla, oso ongi ez direla zaintzen … nola aurre egin horri? Ba guk geuk gure palak sortzen!!!

Okume pixkat, zerra bat, foamia eta lizpaperarekin arratsalde batean pala txukun baino txukunagoak sortu daitezke! Gainera, pertsonalizatu egin daitezke eta norberak bere estiloa eman palari!

Ideia gustatu baizaizu, asteburu honetan Erdigunean tailer hau izango dugu ostera ere eta, datorren astean, Erguinera eramango dugu!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erguingo Gaztetxokoko gazteak trebeak dira benetan!

Ortuko lanetan naiz altzari zaharrei itxura berria ematen, abilezia handia erakusten gabiltza Erguineko Gaztetxokoan!

Ortuan, neguko uzta jaso dugu: letxuga frexko frexkoak eta eskarola ederrak, errefauak ere jaso ditugu …Garaian garaikoa eta mimo pilabatekin zaindutakoak!

irudia4

Dena den, ortuzain afizioaz gain, xake afizio handia dago azken aldian Gaztetxokoan.

Hori dela eta, Gaztetxokoko mahai zaharkitu bat aprobetxatuz, bigarren bizitza bat eman diogu: xake taula batean bilakatu dugu mahaia!

Eskulanetan

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

PINPON PALA EGITEKO TAILERRA ETA VENEZUELAKO KONTAKIZUNA

Asteburu paregabea izan dugu Erdigunean, gauza mordo bat egiteko aukera izan dugu!

Aurreko asteburuan gazte batzuk pinpon palak sortu zituzten bapatean Gaztegunean geneukan materialarekin. Ekintzaren arrakasta ikusirik, aste honetan material egokia bildu eta Pinpon palak egiteko tailerra eskeini dugu, guk geuk geure jolasak sortzeko. Datorren asteburuara ere luzatuko dugu tailer hau!

Mahai jolasen maratoiak ere izugarrizko arrakasta izan zuen aurreko batean, eta asteburu hontara luzatu genuen ekintza. Oso gustuko dugu lagun artean jolastea, eta aukera paregabea eskeintzen digute horretarako mahai jolas ezberdinek.

Mundura zabaltzea atsegin dugu, eta oraingoan Atxabaltako gaztelekuko hezitzaile den Joneren bixita izan genuen. Berak Venezuelan hile batzuk eman zituen, eta denbora horretan bizitako esperientzia kontatzera etorri zitzaigun. Oso gauza interesgarriak ezgutu ahal izan genituen Joneren eskutik! Eskerrikasko Jone!

Oso gazte aktibo eta alaiak dauzkagu gurean, eta asteburu guztia dantzan, karaokean, futbolinean, pinponean, hankapalotan,… ibili gara! Ederto pasatu dugu!
Animatu eta parte hartu!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SAN ANDRESEK ERANTZUN ZION ERRONKARI!

Pasa den astean esan genizuen bezala, Erguineko gazteek San Andresekoei erronka ederra bota zieten: adorea balute bandera jolas batean haiei aurre egiteko, agertu zitezela Santa Barbarako dragoiaren ondoan.

Ba… esan eta egin!

San Andreseko 30 bat gazte bildu eta Erguinekoei erronka eusteko asmotan joan ziren. Erguinekoak ere, tope! 20ko koadrila bat!

Ez zegoen beldurrik, gozatzeko gogo itzela baizik. Ederra izan zen! Koadrila ederra estrategia jolasean murgilduta!

Hori bai, azkenean “Caja Laboral”eko kanpan ospatu zen erronka.

IMG-20160219-WA0002

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MAHAI JOLASEN MARATOIA ERDIGUNEAN

Pasa den asteburuan izugarrizko momentu dibertigarriak igaro gnituen lagun giroan!
Mahai jolasen maratoia izan genuen Erdiguneko Gazte Gunean: mahai jolas mordoa bildu genituen, kooperatiboak, galdera-erantzunenak, habileziazkoak,… denetarik! Ederto ibili ginen, izugarrizko arrakasta izan du, asteburu guztian gelditu gabe ibili gara, eta aste bat gehiago luzatuko dugu ekintza hau!

Ingurugiroarekin arduratuta, eta hondakinen kudeaketa hobe bat egiteko asmoz, zakarrontzi txiki batzuk gehiago ekarri genituen Erdigunera. Gazteak gustora asko ibili ziren hauek gaikako bilketarako pintatzen, bakoitza zegokion kolorekoa.

Film emanaldiak ere eskani genituan, asteburu honetan bi: zapatuan “Sanba” izan genuen ikusgai, Franziara doanĀ afrikar batek bizimodua nola eraikitzen duen kontatzen duena. Domekan “Paul” ikusi genuen, gazteek ekarritako umorezko filma.

Dantan, futbolin eta pinponean ere bili gara asteburuan. Sormen handia dute gazteek, eta pinpon pala bat falta zenez, inauterietatik sobratutako materialarekin haiek sortu zituzten pala batzuk.

Eskulan honen arrakasta ikusirik, datorren asteburu honetarako material egokia ekarriko dugu pinpon palak sortzeko tailerra egiteko. Gainera, Jone etorriko da gurera, Venezuelan bizitakoaren berri emateko, Bidaien Kronikak egitasmoaren baitan. Zihur kontu interesgarri pila ekarriko dizkigula!

Animatu parte hartzera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

A ZE ERRONKA ERGUINEK SAN ANDRESI!

Pasa den ostiralean Erguingo gazteek bideo bat grabatu zuten San Andreseko gazteen mugikorretara iristeko. Erronka itzela botatzen diete bideoan:

Santa Barbarako dragoiaren ondoan 17:30 zai egongo direla San Andresekoak noiz agertu. Adorea badute, bandera jokora jolastuko dira indarrak amaitu arte!

Erantzungo ote du San Andreseko gazteriak? erronkari eutsiko al dio? Kontatuko dizuegu …

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

INAUTERIAK ERDIGUNEAN!

Pasa den asteburuan inauteriak ospatu ditugu Erdiguneko Gazte gunean! Jaia eta algara izugarri atsegin ditugu, eta aukera paregabea izan dugu herriko festaz gozatu eta bertan parte hartzeko!

Aurreko asteetan egindako lanen fruituez gozatzeko eguna iritsi zitzaigun, eta ederto aprobetxatu genuen! Goizean goiz geratu ginen Gazte Gunean, denok elkarrekin mozorrotu, karrozari azken ukituak eman eta desfilerantz abiatzeko.

Pregoian izan ginen jai dibertigarri hau hasiera-hasieratik bizitzeko asmotan. Ondoren mozorro desfilean parte hartu genuen guk geuk sortutako karrozarekin. Ez genuen saririk irabazi, baina momentu dibertigarria bai ordea!

Desfilatzen bukatuta, gazte bazkaria izan genuen, eta bazkal ostean dantzan eta kantuan ibili ginen guztiok batera! Ederto ospatu ditugu inauteriak aurtengoan!

Beste egunetan futbolin, pinpon, mahai jolas eta kantuan ibili gara, eta baita inauteritan egindakoaz eta Atxabaltako inauteritan ikusitakoaz berriketan. Pelikula emanaldia ere eskeini genuen, “El perfume” izan genuen ikusgai .

Asteburu honetarako mahai-jolasen tour-a antolatu dugu; mahai jolas berri eta dibertigarri pila bilduko ditugu erdigunean, hauek probatu eta taldean une atseginak pasatzeko asmotan. Animatu parte hartzera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MAHAI JOLASEN MARATOIA

mahai jolasen maratoia

Frogan jarri nahi badituzue hainbat abilezia eta bereziki barre pila egin nahi baduzue: hurbildu asteburuan Erdigunera!!!

Mahai jolasen maratoia izango dugu … bi arratsalde, 8 ordu, tooopera!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

INAUTERIETAKO ASTEARTEAN, GAZTETXOKEROAK KALETIK IBILIKO GARA

Zapatuan ez ezik, asteartean ere, kaleak koloreztatzera irtengo gara Gaztetxokeroak.

Herriko jaiarekin bat eginaz, arratsaldeko 17:30ean Biteri plazan izango gaituzue. Gazte koadrilak bilatzera irtengo gara eta parte-hartzaileak lotuta ditugunean, orduan hasiko da festa!

Parte-hartzaileek hainbat froga gainditu beharko dituzte denbora mugatu baten barruan… Wally topatzera iritsiko ote dira? Kar, kar, kar!

Talde irabazleak sari ederra bezain goxoa eramango du! ANIMATU ETA HURBILDU ASTEARTEAN BITERIRA!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina