Asteburu honetan, musikodromo egitasmoaren barne, The Convicts talde arrasatearraren bisita izan genuen Erdiguneko GazteGunean.
Haien disko berriko kantuak nahiz bertsioak eskeini zituzten gazteentzat. Arrasatekoak izanda, euskaraz noski! Giro bikaina sortu zen kontzertuan. Azken kantuetan, gazteak oholtzara igo eta taldearekin batera abestu zuten.
Behin kontzertua bukatuta, taldekideak GazteGunean geratu ziren, eta gazteak haien instrumentuekin saltseatzeko aukera izan zuten. Ederto pasa genuen, bai kontzertuan, bai instrumentuekin jolasean!
The Convicts taldearen bixitaz gain, zirkoko materiala ere eraman genuen: bola erraldoia, okarinak, diaboloak, malabarak, mazak, orekarako ohola, ponpak egitekoa, … Asteburu osoa ibili dira gazteak materiala probatzen, izugarrizko arrakasta izan du! Baditugu zirkoan trebeak diren gazteak!
Hau gutxi bada, mahai jolasetan eta futbolinean ere ibili gara. Asteburu aparta!