Asteburu oso atsegina izan dugu, lagunartean ederto pasatuz eta gozatuz.
Bi ekintza nabarmen izan dira asteburu honetan protagonista; txapa tailerra eta Peruko bidaiaren kontakizuna Telleren eskutik.
Asteuru osoan zehar, txapa tailerra izan dugu martxan. Honen bidez, bakoitzak bere erara, marrazkiak nahiz aldizkariak erabiliz, txapak sortu genituen. Guk geuk eginikoak, geure gustura eta guretzat!
Beste alde batetik, hezitzaile den IƱaki Telleria, Perun izan da aurtengo udan bertako Collique auzoan laguntzen. Bere esperientziako gora-beherak eta pasadixoak kontatu zizkigun. Izugarri interesgarria berak erakutsitako errealitatea!
Musikari tartea ere egin diogu, gitarra jo dugu, eta adarrarekin saiatzen ibili gara. Bateronbatek atera zion soinua. Aupa gaztiak!
Guzti honetaz gain, mahai-jolasetan, hankapalotan, dantzan, futbolinean, ponponean, … asteburua disfrutatzeko aukera izan dugu!
Datorren astean ekintza gehiagorekin eta zuen proposamenak jasotzeko prest izango gaituzue!