p { margin-bottom: 0.21cm; }
Erdiguneko gaztegunea ireki
genuen urriaren 14an, hiru astebukaera intentsu bizi izan ditugu
bertan: Gaztegunea txukuntzen ibili gara, paretak margotu ditugu,
karaokea probatu dugu, laburmetraiak egin ditugu baita beste batzuk
ikusi ere, gaba beltza ospatu genuen eta hankapaloen ikastaroa
egiteaz gain herrian zehar hankapalo gainean irtetera ausartu gara!
Egunero 40/90 gazte hurbildu da gaztegunera eta hezitzaileak nahiko
lan izan dute guztiak ezagutzen eta gazteguneko arauak (errespetua)
azaltzen.
Azaroa gainera erori zaigu
eta egitarau berezia antolatu dugu erdiguneko gaztetxoko handian!
Gaztegunean! Gazteguneko irratia jarriko dugu martxan, mural
erraldoia egiten saiatuko gara, artisau aste bukaera izango dugu,
narrua, fimo eta alambrea lantzen ere ikasiko dugu, eta gure moda
propioa ere sortzen saiatuko gara hilabete honetan. Hori guztia
gazteguneak eskaintzen dizkigun baliabideekin uztartuz: Mahai
jolasak, pin/pon, futbolin, ordenagailu… denon artean gune ezberdin
bat sortzen saitauko gara!