p { margin-bottom: 0.21cm; }
Auzoetako gaztetxokoetako azken astea
heldu da, ostiralean agur esango diote 2011. urteari. Atzean gelditu
dira aurten ere gazteekin batera igarotako momentu gozo baita
garratzak ere! Gaztetxoko bakoitzeko sofek elkarrizketa asko entzun
dituzte, jolasa eta irrien artean baita negar batzuek ere. Aste
honetan amaiera polita emango diogu urteari, gerturatu eta parte
hertu!
Erguineko gaztetxokoa txiki gelditzen
da ostiraletan, eguneroko lasaitasunean kaosa nagusitzen da eta
gaztetxo asko hurbiltzen dira. Pasa zen ostiralean ginkana egin zuten
eta argazki xelebreak jaso zituzten.


