Atzo zarautzera egin genuen egun pasa Aretxabaletako, Aramaixoko eta Eskoitzako gazteekin batera. Zarautzera heldu bezain pronto, surf eskolara abiatu ginen eta bertan bi talde egin genituen. Lehenengo taldea tabla gainean zutik jartzen alegintzen zen bitartean, besteok eguneko lehen bainua hartu genuan hondartzan. Olatu gutxi egon arren, ondo aprobetxatu genituen, batzuk tabla gainean eta beste batzuk zutik bantendu ezinik ur azpian. Bazkaldu ondoren, karramarrotan eta jolasean ibili ginen batzuk eta eguzkitan kiskaltzen beste batzuk. 7rak aldera egin genuen Arrasatera buelta Zarautzeko izozki bat jan ondoren!