Asteazkenean gazteek zirko tailerrean ekintza desberdinekin gozatzeko aukera izan zuten eta euren trebetasunak erakutsi, hankapalo, monoziklo edo ekilibrio zintan besteak beste. Ondoren Musakolako Gaztetxokora joan ginen afaltzera, eta txef lanak egin ostean entsalada eta tortila desberdinekin tripa bete genuen, horrela egunari amaiera bikaina emanez !! Tortila goxo-goxoak, hmmmmmmmm !!!!