Otsailak 25: Argazki ginkana

Otsailak 25: Argazki ginkana

Arrasateko Gaztegunean

Aste bukaera honetan ere izango da zer egin Erdiguneko Gaztegunean.
Ginkana berezia antolatu dute hezitzaileek larunbaterako; Argazki ginkana!

Ginkana honetan 3-4 pertsonako taldeak osatuko ditugu. Talde bakoitzari
gai konkretu batekin argazki bat ateratzea eskatuko zaio,kanpora joan
beharko dira argazkiak egitera. Argazkia ateratatakoan, gaztegunera
itzuli beharko dira, argazkia ondo dagoen ikusi eta urrengo argazkiaren
bila joateko. 10 argazki egin beharko dituzte.

Hauek dira ginkanan zehar taldeek egin beharko dituzten argazkien gaiak

1.- Norbait birziklatzen

2.- Aita seme-alabekin jolasten

3.- Hiru bide elkartzen diren lekua (rotunda, bidegurutzea,…)

4.- Animali bat

5.- Kirola egiten dabilen norbait

6.- Herrian esanguratsua den edifizio bat

7.- Fraka motzak

8.- Herriko denda batetik norbait sartzen edo irtetzen

9.- Norbait musika jotzen

10.- Hamar zuhaitz baino gehiago ikusten diren lekua.

Hamargarren argazkia gaztegunera lehenengo ekartzen duen taldeak
irabaziko du ginkana.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude