Udaixe 2013
Uda giroan, opor egunetan, eguraldi onarekin mila aukera dituzte Arrasateko gazteek beraien aisialdiaz gozatzeko: udalekuak, lagunekin planak, familiarekin…
Arrasateko Gaztetxokoetatik 2013. urteko uztailerako ere eskaintza berezia prestatu dugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat.
Arrasateko auzoetako 3 Gaztetxoko eta erdiguneko Gazteguneak ateak itxiko dituzte ekainaren 21ean. Urte guztiko lanari amaiera polita emateko uztailera begira jarriko gara guztiok: Badator Udaixe 2013!
Aurtengo Udaixe uztaileko lehen hamabostaldian kokatu dugu, asteartetik ostiralera egunero izango dira ekintzak. Aurtengo irteera berriz, uztailaren 16tik aurrera izango da. Nora joan, zer egin eta bestelakoak, kanpaldira joango diren gazte koadrilekin adostea da gure asmoa.
Hona hemen aurtengo ekintza zerrenda. Ekintzetan eguraldiagatik edo beste arrazoi batzuengatik aldaketarik balego, izena emandako gazteei jakinaraziko zaie.
Uztailak 2 Gamarrako igerilekuetara irteera
Uztailaren 2an Udaixen klasiko bat bilakatu den irteera; Gamarrako igerilekuetara joango gara, 5 euro ordaindu beharko da. Goizeko 11etan irtengo gara Gasteiz aldera Garibaiko geltokitik.
Uztailak 3 Zirkoa Biterin eta Afarimerienda
Biteri zirko bilakatzea izango da helburua. Monozikloak, hankapaloak, Slake Lineak,… musika eta giro polita arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Ondoren afari-merienda Gaztegunean. Izen ematea 2 euroren truke.
Uztailak 4 Paintball eta Hondartza
Kostaldera joango gara, Lastur inguruan Paintballean jokatu eta bazkaltzera hondartzara jaitsiko gara. Bakoitzak bere bazkaria ekarriko beharko du. Irteeraren prezioa 15 euro izango da eta goizeko 10:00etan irtengo gara Garibaietik.
Uztailak 5 Afari-merienda eta beldurrezko pelikula Gaztegunean.
Erdialdeko Gaztegunean elkartuko gara arratsaldeko 18:30etan, afari-merienda prestatu eta beldurrezko pelikula ikustea izango da plana. Euro 1 ordaindu beharko da etortzeko.
Uztailak 9 Mendi buelta eta Udalako igerilekuetara
Goizeko 11etan irten eta mendi buelta bat egingo dugu, ondoren Udalako igerilekuetara joango gara arratsaldea pasatzeko asmoarekin. Irteera honen prezioa 2 eurokoa izango da eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.
Uztailak 10 Koadrilen arteko lehia
3-4 pertsonako taldeak eman beharko dute izena. Euro bat ordaindu beharko da pertsonako.
18:30etan elkartuko gara Gaztegunean.
Uztailak 11 Surf ikastaroa Zarautzen
Udaixeko beste irteera klasiko bat. Zarautzeko surf eskolakoen laguntzaz Surfaren hastapen ikastaro izango dugu, ondoren egunpasa Zarautzen! Irteera 10etan izango da Garibaien eta prezioa 15 eurokoa izango da.
Uztailak 12 Sukaldaritza eta afari-merienda
Udaixeko ekintzei sukalde giroan emango diegu amaiera. Taldetxo bakoitzak bere pitza diseinatu eta prestatu beharko du. 18:30etan elkartuko gara Gaztegunean.
Uztailak 16-17-18 kanpaldia
Hiru egunetako udaleku txiki batzuk antolatuko ditugu. Gerturatu Gaztetxokoetara eta parte hartu antolakuntzan! Irteeraren prezioa 40 eurotakoa izango da.
Irteera eta ekintzetara etortzeko izan emate fitxa bete eta matrikula bat ordaindu beharko da esku dirutan. Izen emate fitxak eta matrikulak Gaztetxoko ezberdinetara, gazte bulegora edo Txatxilipurdiko bulegora ekarri beharko dira. Irteerak ezingo balira gauzatu, beti egongo da gazteentzako eskaintza erdiguneko Gaztegunean.
Gustatuko litzaidake zuekin lan egitea monitore moduan. Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuet:
– Lehen Hezkuntzan diplomatua
-Goi mailako teknikaria haur hezkuntza
-Monitore titulazioa
-EGA titulazioa
Kaixo Naiara,
Eskertzen dugu zure interesa. Baina, ondo legoke zure curriculuma horrekin batera atxikitzea.
Helbide honetara bidali zenezake: gazteak@txatxilipurdi.com
Mila esker aldez aurretik,
Leire San Vicente