Aste Santuetako egitaraua 2013
3013ko ikasturteko aste santuetako oporraldian eskaintza zabala egingo da gaztetxokoetatik
Apirilaren 2tik 7ra erdiguneko Gaztegunea irekita egongo da egunero 5etatik 9etara. Egun hauetan beti egongo da zer egin bertan. Sofan jarri eta lasai hitz egiteko hauetaz gain, badakizu edo ez? Lehiaketa, sorkuntza tailerrak, Dragoia askatzeko lehia Santa Barbaran, beldur gaua afaria eta guzti, hankapalotan ibiltzeko tailerra eta kontzertu ere izango dira.
Honetaz gain 12-17 urte bitarteko gazteek 3 eguneko irteera eta Paintball eta surf egiteko aukerak ere izango dute gazteek. Azken irteera hauetan izena eman beharko da.
Apirileko oporretako eskaintza prest dugu!