Asteburu hontan, izugarrizko eguraldia egin du gurean, eta ederto aprobetxatu dugu!
Gure herriko ikur esanguratsuenarekin lotutako jolasa egin dugu: Dragoia askatzera!!
Giro epela aprobetxatuz Santabarbarara igo ginen harrapaketa jolas honetaz gozatzera.
Taldeak egin genituen, batzuk Dragoi bahitzaileak eta besteak Askatzaileak zirelarik.
Ederto pasa genuen alde batetik bestera korrika!!
Beste alde batetik, gazteen sormena lantzeko asmoz, material ezberdinak eraman genituen Gaztegunera, eta haietaz baliatuz bakoitzak nahi zuena sortu zuen, maskarak, markoak,…
Artista batzuk dira gure gazteak!
Eta beti bezala jolasean jarraitu dugu…
Datozen asteetarako ere ekintza pila eta proposamenak jasotzeko prest izango gaituzue!!
ETORRI ETA PARTE HARTU!!