San Andresen bada gazte talde bat, gure gazte txokoko erabiltzaile izandakoa, auzoa berpizteko gogoekin dabilena. Auzoan gazte mugimendurik ez dagoela eta, behar horri erantzun bat eman nahirik, Gaztetxokoan elkartu eta zerbait sortzeko helburuarekin dabiltza.
Hainbat bateratze egin dituzte… eta bateratze horiek ez dira antzuak izan, ez hoixe!
San Andreseko eguna ospatzeko asmoa zegoela iritsi zen haien belarrietara… Eta hori entzunaz bat, martxan jarri ziren auzoko egitarauan sartzeko!
Zenbait proposamen aztertu eta gero, HAUR ETA GURASOENTZAKO GINKANA bat antolatu zuten! Ekintza dena haiek kudeatu zuten gure babesarekin eta sekulako esperientzia izan zela diote! Guk, San Andreseko gaztetxokoak, egun horri amaiera borobila emateko txokolatada bat gauzatu genuen. Benetan goxoa!
Hurrengo ekintza zer izango den? Ez dakigu! Hori bai… izan zihur AUZOA BERPIZTEKO HELBURUAREKIN IZANGO DELA!!