Aste honetan ere gelditu barik ibili gara erdigunean; Dagoeneko hasi gara gure karroza panpoxa sortzen:
Denon artean pentsatua, margotua. Argazkitan ikus daitekeen bezala, ederto pasa dugu lurrean botata kartoi eta margo pote artean.
Beste alde batetik, gurean hain eskatuak eta gustukoak diren eskulantxoak egin ditugu: aste honetan “papel matxe” erabiliz kasko batzuk sortu ditugu.
Eta hori gutxi balitz, dantzan ere ibili gara.
Barre algara eta izerdi artean pasa dugu beste asteburu bat!