Gazte Txokoetako udaixe ekimenaren barruan, 4. ekintza Degurixara mendi kanpaldia izan da. Hiru egun eta bi gaueko kanpaldia izan da, bertara zazpi neska mutilekin igo ginen uztailaren 9an Arrasatetik oinez, goian hiru egun eta bi gau pasatzeko asmoarekin. Jon Olivares eta Etor LarraƱaga izan dira ekintza honetako hezitzaile eta dinamizatzaileak.
Naiz eta eguraldia lagun ez izan eta gure hasierako planak aldatzera behartu arren, ondo baino hobeto pasatu dugu gazte zein hezitzaileok.
Degurixan, kanpin dendak jarri eta bertan dagoen Pagoagatarren bordari esker, babesa eta aterpearekin hainbat ekintza aurrera eraman ahal izan ditugu; mahai jolas, sukaldaritza, solasaldiak, bertako zelaietatik txango laburrekin osatu ditugu egunak.
Gazteek naturarekin bat egiteko aukera aproposa izan dela uste dugu, honez gain, egunerokotasunetik irteteko baliagarria izan dela ikusi dugu. Nola ez, hau guztia hizkuntza aman komun bat oinarri harturik, EUSKARA.