Azken asteotan Erguineko Gazte Txokotik gitarra soinuak entzun dira, ostegunero Azkaiter Pelox Bergararrak bertaratu diren gazteei gitarrarekin lehen urratsak ematen lagundu die. Ikastaroaren helburua tresna ezagutu bai, baina aldi berean kontzertu bat antolatzeko urratsak zeintzuk diren azaltzea ere izan da.
Honela datorren ostegunean ikastaroaren amaiera jaia egingo dugu eta bertan sorpresa ugari izango dira. Herriko gazte guztiak gonbidatuta daude beraz Erguineko Gazte Txokoan apirilaren 17an egingo den jaira!