Arotzgintza Tailerra eta beste ekintza mordo bat!

Pasa den aste-bukaera jendetsua eta ekintzez beterikoa izan da.

Ostiralean Wii dance-ra jolasten ibili ginen arratzaldeko zati handi bat, gazte asko animatu ziren parte hartzen eta izerditan bukatu genuen. Zirko tailerreko materialarekin ibili ginen eta arrakastatsua den botila jolasean ere. Jolas berria da, eta honen helburua da botila botatzea eta zutik geratzea ura barruan duelarik. Oso ondo pasatu genuen txapelketa egiten.

Larunbatean zirko tailerreko materiala ere erabili genuen baita mahai jolas desberdinak ere. Atzeko gelan, hormak margotzen eta itxuroso jartzen ibili ginen eta kanpoko giro ona aprobetxatuz sua erraldoia montatu genuen kanpoan. Arratsaldea oso azkar pasatu zitzaigun.

Igandean, hormak txukuntzen jarraitu genuen, eta pelikula bat ere ikusi genuen. Pelikula bukatzerakoan, arotzgintza tailerrean ibili ginen arratsaldeko parte batean, egurra lijatzen hain zuzen.

Hona hemen argazki batzuk

dsc_0022 dsc_0019 dsc_0013 dsc_0023

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude