Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Gaur,
Udaixeko 7.ekintza bezala, Paintball egitera joan gara Lasturrera 37 gazte eta
lau hezitzaile. Goizeko 10etan elkartu gara Aramaixoko gazteekin han bertan,
eta Arrasateko Garibai geltokitik jaso ditugu beste hainbat gazte.
Lasturrera
heldu eta euri zaparrada batek egin digu ongi etorria, baina gogotsu ekin diogu
ekintzari. Paintballeko arduradunen azalpenak adi-adi entzun eta taldeak egin
ondoren, jolasteari ekin diogu. Aitortu beharrean gaude azalpenak entzun
ondoren, jolas honek izan ditzakeen arriskuak kontuan hartuta, urduri xamar hasi
garela jolasean, baina hastearekin bat, gustua segituan hartu diogu jolasari.
Bertan bi ordu eta erdi pasatxo eman ditugu jolasean eta hau bukatu bezain
laster, Zumaiako hondartzarantz joan gara.
Bertan
bazkaldu eta bainu eder batzuk hartu ditugu. Eguraldia ordu honetarako ederki garbitu
da eta zoragarri gelditu da uretan arrainak bezala ibiltzeko. Nahi baino
motzagoa egin zaigu hondartzaz disfrutatzeko momentua, baina 6ak aldera berriz
Arrasaterantz bueltatu gara eguna fenomeno pasa ondoren. Taldea bikaina izan da
eta denok egun ezin hobea pasa dugu.