GABA BALTZA OSPATU DUGU ERDIGUNEAN!!

Arimen gaua ospatu genuen asteburuan.

Beldurrezko giroa sortzeko, ostiralean kuiak hustu eta apaindu genituen, aurpegi desberdinak sortuz, hurrengo egunean, kandelak sartzeko asmoz. Bestalde, taldetxo bat djembeak jotzen aritu zen, gazte lekua erritmoz betez.
Larunbateko arratsaldea oso aktiboa izan zen. Koko pertsonaiaren mozorroak sortu genituen arratsalde hasieran. Gero gazte leku kanpora irten ginen TTak-eko kideekin elkartzeko asmoz. Ondoren, San Kristobalera joan ginen, linterna eskuan hartu eta Monterronetik gora abiatuz!! Bidetik ezustekoak eta guzti izan genituen!! Behin goian ginela, gure txokoa egokitu eta aspaldi bertan gertatutako beldurrezko istorioa kontatu genuen.
Igandean, beldurrezko asteburuari bukaera emateko, “La Huerfana” beldurrezko pelikula ikusi genuen. Aukera hau gustatu ez zitzaienak mahai jolasetan ibili ziren. Gainera TTak-eko kideek pintxoak ekarri zituzten, beraz, tripa betetzeko aukera izan genuen!

Bukatu da urria eta orain azaroan murgiltzera goaz!! Animatu eta etor zaitez Erdiguneko gazte txokora!!

  IMG_20151030_184109IMG_20151030_184500IMG_20151030_184455 IMG_20151030_192438 IMG_20151031_175944 IMG_20151031_175951 IMG_20151031_180325 IMG_20151031_190506 IMG_20151031_190521

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude