Asteburuan irteera polit bat egin dugu Otaza auzora.
Zapatu goizean irten, azken erosketatxoak egin, motxilak eta ondo pasatzeko gogo pila furgonetan sartu eta Garaionera abiatu ginen poz-pozik!
Asteburu pasa ederra izan da. Bertako paisaiaz eta aire garbiaz gozatu dugu. Sukaldean fin fin aritu gara eta fin fin ere, gaubelan! A ze nolako festa!
Gustoko ditugu halako irteerak egitea egunerokotasuneko erritmotik irteten garelako eta lagun artean, talde arteko harremanak pila bat indartzen direlako!
Gora Gazte txokoak!