Hara amalurrak emandako oparia Erguineko gazteei!
Udaberri bukaeran, patata hazi bat (bakarra!!!) landatu genuen lur zati txiki batean eta sekulako patata pila jaso dugu uda amaieran!!!
Ikasi dugu Erguineko Gazte txokoan pazientziaz eta mimoz tratatuz gero lurra, harek mimoz eta pazientziaz egindako oparitxoak ematen dizkigula.
Eta, opari honi muzin egin barik… erguindarrek jakin izan dute nola aprobetxatu!
Aupa Erguingo Gazte txokoa!