Buah Txabal erdiguneko gaztegunean.

Igande honetan, AED elkarteak ekoiztutako  Buah Txabal antzezlana izango da Erdiguneko gaztegunean. 12-17 urte bitarteko gazteentzako kultur eskaintzarekin jarraituko dugu 2012-2013 ikasturte honetan ere.

Garikoitz Kortabitarte, Beti, hogei urte inguruko gaztea da,
Beti deitzen diote,  beti lokalean sartuta egoten delako.
Bart, salbuespen moduan, herrira atera zen parranda egitera eta
mugikorra galdu zueneko tragediatik abiatzen da
antzezlana.
Antzezlanak, Garikoitzen tragediaren zergatia
kontatzen du, euskararekin duen harreman gatazkatsutik eta bere
izaera xelebretik abiatuta Buah Txabal! antzezlanak lokaletako
gazteen inguruko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo du
ikuslea. 

Igande honetan (Urriak 28) Erdiguneko gaztetxokoan arratsaldeko 18:30etan. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude