KAIXOO!
Azken asteburua oso morea izan da erdigunean…Indar handiz egin dugu borroka feministaren alde!!
Ostiralean ludotekako gaztetxoak hurbildu ziren gurera erakusketa ikustera eta gurekin batera momentu on bat pasatzera!! Oso ondo pasatu genuen eta guri behintzat asko gustatu zitzaiela iruditu zitzaigun.
Zapatuan, Emakumeenganako Indarkeariaren Aurkako Egunean, furgonetarekin herritik zehar arratsaldeko manisfetazioaren berri eman eta gero, manifestaziora joan ginen gure kartelarekin eta guzti.
Domekan, asteburu moreari bukaera emateko, “Sufragistas” izeneko pelikula ikusi genuen, emakumeek bozkatzeko eskubidea eta iraultza feministaren inguruko pelikula.
Oraindik bide luzea dugu borroka hontan baina horrelako proiektu eta ekintzekin aurrerapauso handiak lortuko ditugu!!!