Kaixo kaixooo!!
Zer moduz joan zen Maritxu Kajoi eguna??? Guk behintzat ezin hobeto pasatu genuen!!
ETB1-eko “Hi, selfie!” saioa imitatuz arratsalde ederra pasatu genuen Arrasateko kaleetatik selfiak ateratzen!
Gazteek asko disfrutatu zuten jokuaz dotore-dotore jantzita 🙂
Baina Maritxu Kajoi egunarekin ez genuen nahikoa izan, zapatu eta domekan gauza ezberdinak egin genituen, beti bezela ezin geldirik egon!
Pipa azalak bertan botatzeko edalontziak apaindu genituen, “pipontzi” izena jarri genien:
Domekan bisita polit bat izan genuen, Miren izeneko neska batena. Mirenek Hego Amerikatik bidaiatzen pasatu ditu azken 18 hilabeteak eta bere bidaia eta esperientzia kontatzera etorri zen.
Askooo gustatu zitzaigun bidaiaren kontakizuna eta horrelako abenturetan murgiltzeko irrika sortu zitzaigun!!