Kaixoooooo!!!
Erdigunean topera ibili gara irailean!!!!
Duela bi asteburu sukaldari lanetan ibili ginen errezeta beganoak egiten!
Arroza barazkiekin, barazkiez betetako berenjenak eta postre bezala fruitu lehorrekin eginiko gailetak!!
Azken asteburu hontan, aldiz, gure zabor ontziak margotu eta apaindu egin ditugu, gaztetxokoari bizitasun eta kolore gehiago emateko!
Sukaldari eta margolari lanetan aritu arren beti dago denbora gure artean hitz egiteko, ping pong-ean jolasteko, pelikulak ikusteko…GU EZ GARA ASPERTZEN!!