Ez da erreza bizitako abentura denak orrialde bakar baten islatzea, izan ere, 6ak Baietz ekimenari amaiera eman diogu eta segituan Gazte Konkis asteko prest gara.
Aurreko astean hiru egun ekintza egin genituen 6ak Baietzen, eguraldi ona aprobetxatuz.
Lehen eguna astelehena izan zen, Eskoriatzako eta Aretxabaletako gazteekin batera Paintballean ibili ginen Galarretan (Araban) eta ondoren Landara joan ginen bainu batekin freskatzera. Primeran ibili ginen paintballean, bertako jolastokia oso aproposa bait zen jolas ezberdinak egiteko, gordetzeko edo bestea, despistatuta, atzetik harrapatzeko.
Asteazkenean berriz, Arrasatekoak bakarrik joan ginen Zarautzera egun pasa. Egunaren hasieran eguraldi onaz gozatzeko aukera izan bagenuen ere, eguerdi partean lainotu egin zen, baina ordurako bazkalduta eta helatua janda geudenez indarrak hartuak genituen hondartzatik portura joateko saltatzera, eta hala egin genuen, ausartenek goi goitik salto egin bazuten ere, beste batzuk altura gutxiagoan ere oso gustura izan ginen.
Azkenik, ostiralean Zumaian egin genuen Paddle Surf, surf ohola handi baten pala bat erremu bezala erabiliz errekan gora eta behera ibili ginen, karramarro, arrain eta barku handi artean, ikusgarria izan zen eman genuen bueltatxoa eta amaitzeko uretan ibili ginen jolasean, bata besteari ura jaurtiz etab. Eskoriatzako eta Aretxabaletakoen txanda izan zenez gero, bitartean Flisch-a ikustera joan ginen hondartzara eta bainu bat hartzera eta bazkal ostean Arrasatera itzuli ginen 6ak Baietz-i amaiera emanez.
6ak Baietz atzean utzita irrikan gaude datorren urterako. Orain Gazte Konkis astear dago, dena prest Leixargarateko abenturari ekiteko. Laster izango gaituzue bueltan, ondo pasa bitartean!