Hilabete Zoroa Sananen!!

HILABETE ZOROA!!!!

Hilabete nahiko zoroa izan da azken hau, inauteriak eta emakumearen nazioarteko eguna tarteko San Andresen giroa bizi-bizi egon da!!

Garazik agur esan zion San Andreseko Gazte Txokoari eta despedida festa bat prestatu genion opari eta guzti!!Gazteek argazkiekin osatutako mural bat prestatu zioten, baita eskuz egindako pultsera bat ere.

Emakumearen Nazioarteko Egunerako leloak eta pankarta prestatu eta beste Gazte Txokoetako gazteekin batera herriko manifestaziora batu ginen. Giro ederra jarri genuen herriko kaleetan zehar!!Pankarta Sananeko barandillan jarri dugu!!

Sananeko jaien harira antolatutako lehiaketan parte hartu genuen!! “San Andres, hurbildu zaitez” leloarekin osatutako logoa diseinatu eta lehiketara bialdu genuen!!

Venezuelari buruzko hitzaldia ere izan genuen gazte baten eskutik!!Gazte Txokoko kulturaniztasuna aprobetxatuz eta gazteak protagonista izanik, jatorrizko herrialdeei buruzko hitzaldi gehiago antolatzeko asmotan gaude!!

Egun eguzkitsuetan sofak eta aulkiak lokaletik atera eta kalea gure egin dugu!!Bestela lokala txukuntzen jarraitu dugu, arbela eta kortxera kasu, baita parkourra praktikatu ere!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude