Gazteek gogoko duten musika talde baten murala egiten hasi gara gaztetxokoaren paretan batean. Murala amaitzean, arte lanari argazki elegante batzuk atera eta musika taldeari bidaliko dizkiogu.
Mugikorren erabileran inguruan hausnartzeko tartea ere izan dugu urtarrilean zehar. Asanbladan elkartu eta irudi batzuen bitartez, erabilera egokiaren inguruko lanketatxoa egin dugu guztion artean, ondorio interesgarrietara iritsi dira gazteak.
Ordenagailu txokoaren instalazioa guztiz amaitu dugula aprobetxatuz, musika taldeen bideoklip zein film ezberdinak ikusten aritu gara. Sukaldean asko ibili gara eta etxeko lanak egiteko abagunea ere izan da gurean. Ikus dezakezuen bezala, Sanandresen ez dago aspertzeko aukerarik.
Aurrera begira jarriz gero, otsailean zehar sexualitatea lantzeko asmo daukagu. Horrez gain, egun osoko txango bat antolatzeko asmoarekin ere bagabiltza.