Aste-bukaera jendentsua izan da oraingoa ere.
Ostiralean, Mary Mey-ren bisita izan genuen, kontzertua eskeini eta elkarrizketatxo bat egin genion. Oso gustora egon ginen eta asko abestu genuen.
Larunbatean, sukaldaritza egin genuen eta lagun talde desberdin askorekin krepak egin genituen, honetaz aparte, gynkana bat ere egin genuen eta atzekaldean pelikula bat ikusi. Mahai jolasak ere izan ziren tarteka, ekintzaz beteriko larunbata izan da!
Igandean, Wii dance txapelketa egin genuen, bertan gazte asko hartu zuten parte eta oso ondo pasatu genuen. Mahai jolasak eta futbolina ere erabili ziren oraingoan!
Hona hemen argazkiak ikusteko zer ondo pasatu dugun aste-bukaera.