DBH 2 neskak irteera bat egitea proposatu zuten, beraz, papela eta boligrafoa hartu eta irteera prestatzen hasi ziren. Adostutako data orain pasatu den aste-bukaera zenez, Ozaetara joan gara hiru egun pasatzera!
Ostiralean, 18.00retan bildu ginen, autobusa kargatu eta Ozaetaruntz joan ginen. Heltzerakoan, gela txukundu eta bertan egokitu ginen. Iluntzean, izugarrizko paisaje polita zegoen eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu genuen. Denbora libre apur bat izan ondoren, sukaldaritza saioa egin genuen eta sukaldatutakoa afaldu genuen. Paniniak egin genituen.
Gaubelan, linterna jolasa egin genuen, eta oso ondo pasatu genuen, ondoren, dantzaldi apur bat eta ohera joan ginen.
Larunbatean, Garaionen zirko tailerra zegoen eta gazteekin batera apuntatu ginen bertan. Goiz guztia pasatu genuen magia- truku desberdinak ikasten, eta beste askotaz disfrutatzen.
Bazkaltzeko gauzak prestatu genituen, eta bazkaldu eta jaso ondoren, arratsaldeko zirkoko bigarren saiora joan ginen. Oraingoan, akrobaziak binaka, malabarak eta ohialak erabiltzen ikasi genuen eta asko disfrutatu genuen.
Gaubelan berriz errepikatu genuen linterna jolasa, eta hamabiak baino lehen, festa sorpresa bat antolatu genuen gazteen laguntzarekin, izan ere, gazte baten urtebetetzea zen. Sorpresa eta opariak eman ondoren, dantzan hasi ginen… Oso polita geratu zen.
Igande goizean, gosaldu ondoren etxea garbitu genuen, oso txukun geratu arte. Autobusa hartu eta Arrasatera joan ginen.
Ikusi nahi duzue zer ondo pasatu dugun? Hona hemen argazki batzuk…