Aste-bukaera oso dibertigarria pasatu dugu ekintza desberdinez beterikoa.
Ostiralean, arratsalde gehiena karaokean abesten ibili ginen, baina wii dance-rako tartetxo bat ere egon zen. Erdiguneak eskeintzen duen baliabideetaz gozatzeko denbora ere izan genuen.
Larunbatean, sukaldaritza egin genuen, gazteek Browniak egitea proposatu zuten, eta hori egin genuen. Osagaien zerrenda bete, erosketak egin eta sukaldatzen jarri ginen. Bitartean beste gazte batzuk zirko tailerreko materialarekin ibili ziren eta beste batzuk karaokean berriz. Abesten eta dantzan pasatu dugu aste-bukaera.
Igandean, Kitzikanekoak etorri ziren hitzaldi bat ematera transexualitateari buruz. Egia esan oso interesantea zen eta metodologia parte-hartzailea bultzatu zuten. Bertan egondako gazteek parte hartu zuten eta interesa erakutsi zuten, bideo desberdinak ikusi genituen gaiari buruz eta debate polita sortu zen. Oso ondo egon zen.
Honetaz aparte, erdiguneko baliabideak erabiltzen egon ginen.
Hona hemen aste-bukaerako argazki batzuk: