BADATORRELA UDA HAIZE GOXOA!!!

Aurten ere, urtero lez, UDAIXE badator!

Gaztetxokoetatik uztailerako osatzen dugun egitarau berezia da berau; 12-17 urte bitarteko nerabe arrasatearrentzako.

Ekainaren amaieran hasi eta uztailaren erdira arte, plan ederrez josiko ditugu asteko hainbat egun! Aurten ere, bi ataletan banatuko da UDAIXE:

  • “6ak baietz”: bi aste, sei ekintza (kostara irteera, afari merienda, mendi inguruetara txangoak … ). Zure proposamenak entzuteko gogotsu gaude!
  • Gazte Extrem: 4 egunez, mendi inguruan, abentura paregabea pasako dugu eta talde lana eta estrategia ezinbestekoak izango dira egunez-egun aurrera egiteko!

Aurki irekiko da izen ematea …. abisatuko dizuegu!!! Bien bitartean, izan gazte!!!

 

UDAIXE 2015 kartela

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude