Asteburu hau ere jendetsua izan da eta ekintza desberdinak egiteko aukera izan dugu. Hiru egunetan zehar, betiko moduan, futbolinean, pinponean, mahai jolas zein wii dancean sutsu ibili gara.
Bestalde, zapatuan, ginkana antolatu genuen eta Arrasatetik zehar proba desberdinak egiten ibili ziren talde desberdinak.Gainera, hankapalotan ere ibiltzeko aukera izan dugu.
Asteburua ondo bukatzeko asmoz, igandean bidaien kronika izan genuen. Iker etorri zen Saharara egindako bidaiaren berri kontatzera. Oso interesgarria izan zen bere esperientzia entzutea eta Saharako errefuxatuen berri jakitea. Eskerrik asko Iker!!
Asteburu honetan ere ekintza desberdinak izango ditugu. Animatu eta parte hartu!!