HIRUGARREN HIRUHILEKOA HASI DUGU LH6ko KIDEEI ONGI ETORRIA EMANEZ!

Aste Santutako oporrak bukatu dira eta jadanik Lehen Hezkuntzako 6.mailan dauden gazteak gazte txokoetara etortzen hasi dira.

Asteburu hau ekintza eta jendez beterik izan dugu Erdiguneko Gazte Txokoa. Gaztetxo berriak etorri direnez, gazte lekua erakutsi diegu eta elkar ezagutzen hasi gara.

Wii dancean ederki ibili gara asteburu guztian zehar, arratsaldero dantza batean ibili gara lotsa alde batera utziz!

Gainera futbolinean eta pinponean etengabe jolastu dugu. Mahai jolasek ere arrakasta izan dute asteburu honetan eta mota desberdineko jolasak ezagutzen ibili gara.

Asteburua ondo bukatzeko, igandean, gazte txokoko gazte batzuekin batera LH6ko gazteentzat argazki ginkana bat antolatu genuen. Primeran ibili ziren Arrasatetik zehar proba desberdinak egiten.

Asteburu honetan ere ekintza desberdinak izango ditugu!! Ondo pasatzea nahi baduzue animatu eta parte hartu gurekin batera!!

IMG-20160411-WA0004 IMG-20160411-WA0003 IMG-20160411-WA0002 IMG-20160411-WA0001 IMG_20160409_193027

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude