Asteburuan eta hurrengo astean, Gaztetxokoetan emakumeei zuzendutako monumentuak egingo ditugu eta kalean jarriko ditugu.
Aldarrikapen txiki bat gehiago izango da EMAKUMEEN EGUNEAN.
Zergatik monumentuak? Tira, emakumeen ahalduntze prozesuan bultzadatxo bat gehiago eman nahi dugulako. Nahiz eta azken urtean alde honetatik lanketa kontzienteago bat egiten hasiak garen gizartean, oraindik ere badago zer egina.
Kaleetan, herrietan, hiriburuetan sinbologia ezkutu (eta ez horren ezkutu) ugari dago oraindik gizarte androzentrista batean bizi garela adierazten digutenak. Fijatu zaitezte: kaleak, monumentuak, eraikin garrantzitsuen izenak … norenak dira?
Horrek zeharka eragiten du gure sozializazio prozesuan eta konturatu barik gure identitate eta nortasunean eragin: genero bat indartzen da eta bestea, baztertu; espazio publikoa -kalea, ikusgarria dena- gizonarena da, emakumearena pribatua -etxea-; gizona aktiboagoa da, gauza garrantzitsuak eta eraldatzaileak egiten ditu gizarte mailan, eta emakumea ba… itzalpean beste behin.
Ematen du emakumeak historikoki egin izan duena edo egun egiten dabilela ez dela batere meritorioa … Ba gure ustez bai!!! horregatik munduko emakume guztiei egingo diegu montumentua. Egin dutena eginda, ahalduntzera begira, guztiz meritorioa delako!!!
EMAION NESKA!!!