Pasa den asteburuan izugarrizko momentu dibertigarriak igaro gnituen lagun giroan!
Mahai jolasen maratoia izan genuen Erdiguneko Gazte Gunean: mahai jolas mordoa bildu genituen, kooperatiboak, galdera-erantzunenak, habileziazkoak,… denetarik! Ederto ibili ginen, izugarrizko arrakasta izan du, asteburu guztian gelditu gabe ibili gara, eta aste bat gehiago luzatuko dugu ekintza hau!
Ingurugiroarekin arduratuta, eta hondakinen kudeaketa hobe bat egiteko asmoz, zakarrontzi txiki batzuk gehiago ekarri genituen Erdigunera. Gazteak gustora asko ibili ziren hauek gaikako bilketarako pintatzen, bakoitza zegokion kolorekoa.
Film emanaldiak ere eskani genituan, asteburu honetan bi: zapatuan “Sanba” izan genuen ikusgai, Franziara doanĀ afrikar batek bizimodua nola eraikitzen duen kontatzen duena. Domekan “Paul” ikusi genuen, gazteek ekarritako umorezko filma.
Dantan, futbolin eta pinponean ere bili gara asteburuan. Sormen handia dute gazteek, eta pinpon pala bat falta zenez, inauterietatik sobratutako materialarekin haiek sortu zituzten pala batzuk.
Eskulan honen arrakasta ikusirik, datorren asteburu honetarako material egokia ekarriko dugu pinpon palak sortzeko tailerra egiteko. Gainera, Jone etorriko da gurera, Venezuelan bizitakoaren berri emateko, Bidaien Kronikak egitasmoaren baitan. Zihur kontu interesgarri pila ekarriko dizkigula!
Animatu parte hartzera!