Erguineko Gazte txokoan, sukaldaritza afizio handia dago. Astero-astero sukaldaritza saio bat (eta askotan baita bi ere!) egiten dugu.
Errezeta pentsatu, osagaiak eskuratu, suak piztu eta sortu eta gozatzera! Hori izaten da dinamika. Dena den, jakizue sukaldaritza tailerra ez dela mugatzen sukaldeko espaziora. Ez horixe!
Auzoko dendara joaten gara osagaiak erostera, eta batzuetan ere, dakizuen bezala, gure ortu txikira! Oraingoan baina, auzoko mugak gainditu eta sarera egin dugu salto Erguinen.
Sukaldaritza saioetan egiten duguna, blog honetan aurkitu ahalko duzue (erguindongadak.blogspot.com.es) eta, Gazte txokoan egindako errezeta berberak etxean ere egin nahi badituzue, ideia pila jasoko dituzue!
Erguineko gazteek sortutakoa da! Ze ona!!!