Hasi da Erdigunera jendea gerturatzen. Aste honetan kanpoko murala bukatzeko asmoa geneukan, baina kanpoko lanak direla eta ezin izan dugu. Hala ere, ez dugu aspertzeko denborarik izan!
Ostiralean mahaiak eta aulkiak gazte leku kanpora atera eta bertan mahai jolasetan jolasten gustura ibili ginen. Barruan dantzaldia antolatu genuen, batxata ikastaro eta guzti!! Giro oso polita sortu zen eta guztiok batera dantzan primeran pasatu genuen!!
Zapatuan talde batek pelikula ikustea proposatu zuen eta “Spanish Movie” ikustea erabaki zen. Atzeko gelan mahai jolasetan aritu ginen. Pelikula bukatzean Bat Irabazteko lehiaketan jolastea proposatu eta talde bat animatu zen. Eguna ondo bukatzeko wii dance eta karaokean ibili ginen, baita pinponean eta futbolinean ere.
Domekan gazte talde batek sukaldaritza saioa egitea proposatu zuen eta krepak egitea erabaki genuen. Berehala antolatu ginen: batzuk osagaiak erostera, beste batzuk zartaginaren bila eta beste batzuk bukatzean dena garbitu zuten. Merienda ederra izan genuen!! Ondoren beldurrezko pelikula bat ikustea nahi izan zuten eta “Paranormal Activity” filma ikusten aritu ginen. Gainera atzeko gela apaintzeko asmoz, pareta batean murala egiten aritu zen taldetxo bat.
Oso ondo pasatu genuen, beraz, animatu eta parte hartu!!