Ostiral arratsaldea oso jendetsua izan zen, 70 gazte inguru hurbildu ziren gurera. Ez genuen ekintza berezirik egin, batzuk sofan lasai egoteko beharra zuten, beste batzuk ordea, futbolin zein pin-ponarekin jolasean aritu ziren.
Larunbata egun bizi-bizi izan zen. Azkenengo asteetan atzeko lokalean pilatutako guztia (erremintak, mozorroak, karrozak, pinturak, spryak…) jaso genituen denon artean, auzolan ederra egin genuen. Aurreko lokalean zeuden koadrilak mahai jolas ezberdinetan aritu ziren. DBH 3ko neskek sexualitatearen inguruko zalantzen kutxa betetzen pasa zuten arratsaldea. Ski irteerarako gomendio zein ordutegiak errepasatuz eman genion amaiera zapatuari.
Igandean ski irteera izan genuen. Arrasate, Eskoitza, Atxabalta eta Zaldibarko gaztez beteriko bi autobuskada joan ginen “Ezcarayko” estazioa famatura. Elur artean egun ederra pasa ostean, neka-neka eginda itzuli ginen gure herrietara.
Gaztetxokoan geratu zirenak “JUNO” pelikula ikusi eta Mihi Bero mahai jolas arrakastatsuan jolasten aritu ziren.