Ostirala lasaietik joan zen. Karrozei azken ukituak eman eta desfilerako pankarta prestatzen aritu ginen.
Zapatua egun handia izan zen. Erdiguneko gaztelekuan egindako bi karrozek txundituta utzi zituzten errepide ertzetan zeuden ikusle guztiak. Dantza mordoa egin genuen desfile guztian zehar, indartsu aritu ginen. Goizean zehar galdutako energia guztia berreskuratzeko, gaztetxokora bueltatu eta bazkari edarraz gozatzeko aukera izan genuen; 38 pertsona bildu ginen giro ederrean!
Igandean, Djembeak (danborrak) kolpatuz, erritmo dantzagarri batzuk sortu genituen. Mihi-bero mahai jolasarekin ere aritu ginen. Joko honek sexualitatea lantzea du helburu eta gazteek oso gustuko dute, arrakasta izan ohi duen jolasa da.