Sofa urdina konpondu eta proiektore berria instalatuz eman genion hasiera ostiral arratsaldeari. Ondoren, gazte txokorako beharrezkoak diren materialak (errotulkiak, klerak, soinu kableak…) erostera joan ginen herriko hainbat dendatara. Musika dendako jabeak bertan duten bateria jotzen utzi zigun, burrunbada ederra sortu genuen!
Larunbatean, “Bidaien kronika” programaren laugarren hitz ordua izan genuen. Ane Gallasategi etorri zen gurera eta ordu bete betean, Ekuadorren izandako istorio zein bizitako esperientzia ezberdinak kontatu zizkigun. Berari esker, hego amerika hobeto ulertzera iritsi ginen, eskerrik asko Ane! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten. Ostean, mendi lasterketen inguruko laburmetrai batzuk ikusten aritu ginen.
Igandean zalantzen kaxa jarri genuen martxan. Kaxa hau otsaila osoan zehar egongo da gaztetxokoan eta bertan, sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantzak sartzeko aukera izango dute gazteek.
Inauterietako prestaketak martxa ezin hobean doaz. Bi karrozak bukatzear daude eta bazkariko txartel gehienak salduta daude dagoeneko.