Gazteguneko eta gaztetxoko bakoitzak bere dinamika propioa hartu du, erabiltzaileekin batera gorpuzten da gune bakoitzaren izaera, bertan gauzatzen diren ekintzak, funtzionamendua…
Aste bukaerek baina bestelako irteerak egiteko aukera eskaintzen digute, irteera xumeak, talde txikitan eta giro goxoan!
Lehen hiru hile hauetan zaldian ibiltzera Joan gara, Hontza Xtrem abentura parkera edo mendi buelta, bizikleta buelta ezberdinak egitera. Beste bi taldek gaua ere pasatu dute Elosuko aterpetxean! Irteera hauetan sortzen den giroa ezberdina da, berauetan eguneroko leku eta harremanetatik distantzia hartu eta lasai hitz egin daiteke. Aurrerantzean ere irteera hauek egiten jarraitzea da asmoa!