Ostiralean zabaldu genuen momentutik geneukan gazte gunea lepo betea. Motorrak berotzen joateko, asanbladan bildu eta “Street Art” izeneko joera berritzailearen hainbat eredu aztertzen aritu ginen. Gehien gustatu zitzaigun ideia hartu eta berau gaztetxokoaren kanpoko pareta batean marraztea erabaki genuen. Kanpoko murala margotzen genuen bitartean, beste koadrilatxo batek diskofesta antolatu zuen atzeko lokalean. Abesti dantzagarriak pintxatu, argiak itzali eta toooopeeeraaaaa dantzan ibili ziren.
Futbolin txapelketarekin eman genion hasiera larunbat arratsaldeari. Lehiaketa bukatu ostean, taldeka banatu ginen. Batzuk aurreko egunean hasitako muraltxoarekin jarraitzea erabaki zuten, beste batzuk Djembeekin erritmoa lantze aritu ziren eta azkenengo taldetxoko kideek baloia hartu eta futbolera jokatu zuten.
Igandean erdiguneak dituen bi zine txokoak erabili genituen. Nagusiak atzeko lokaleko zine txokora joan ziren beraiek ekarritako filma ikustera. Besteok “Ciudad De Dios” pelikula ikusi genuen zine txoko handian.