Hilabetekako artxiboa: azaroa 2014
10 ASTEBUKAERA UTZI DITUGU ATZEAN DAGOENEKO! Zeinen bizkor egiten duen denborak aurrera ongi pasatzen ari garenean.
Ostirala aste-bukaera guztiko egun lasaiena izan zen. Aste barruan izaten dituzten ardura guztietatik deskonektatu eta lasai egoteko intentzioarekin hurbildu ziren gazteak gurera. Ez genuen ekintza berezirik egin, batzuk sofan lasai egoteko beharra zuten eta beste batzuk mahai jolas zein pin-ponarekin … Jarraitu irakurtzen
Bidaien kronikak igande honetan: Boli Kosta
Gure munduak txikitzen doazela konturatzen gara, egunerokotasunean sartu eta betiko jendea, lagunak lekuak… Gaztetxokoetako dinamikek honekin apurtu nahi dute eta gazte bidaiariak ekarri nahi ditugu guregana argazkien bitartez beste mundu batzuek ezagutzeko! Eneko Juaristi eta Aizpea Otxandianok Palestinara eraman gintuzten … Jarraitu irakurtzen
Aste bukaeretako irteerak
Gazteguneko eta gaztetxoko bakoitzak bere dinamika propioa hartu du, erabiltzaileekin batera gorpuzten da gune bakoitzaren izaera, bertan gauzatzen diren ekintzak, funtzionamendua… Aste bukaerek baina bestelako irteerak egiteko aukera eskaintzen digute, irteera xumeak, talde txikitan eta giro goxoan! Lehen hiru hile … Jarraitu irakurtzen
Azkaiter Pelox igandean gaztegunean
Gazteguneko taulagainak kontzertua, antzerkiak, ikuskizunak, dantzak, irratsaioak,… jaso nahi ditu. Azken urteotan talde eta proiektu ugari pasa dira gaztegunetik. Aste bukaera honetan Azkaiter Pelox bergararra izango dugu! Ekoiztu berria duen 11 urte Azkaiter Pelox dokumentala ere aurkeztuko du (primizia!) eta … Jarraitu irakurtzen
ERDIGUNEAN EZ DAGO ASPERTZEKO AITZAKIARIK!
Ostiralean zabaldu genuen momentutik geneukan gazte gunea lepo betea. Motorrak berotzen joateko, asanbladan bildu eta “Street Art” izeneko joera berritzailearen hainbat eredu aztertzen aritu ginen. Gehien gustatu zitzaigun ideia hartu eta berau gaztetxokoaren kanpoko pareta batean marraztea erabaki genuen. Kanpoko … Jarraitu irakurtzen
ZALDI IRTEERA ERGUINEKO GAZTEEKIN
Duela aste batzuk, Erguineko gazteek proposamen bat luzatu zuten; zaldian ibiltzera joatea. Ideia horri heldu eta irteera antolatu genuen. Domeka honetarako egin genuen plana. Erguineko gaztetxokoan geratu ginen guztiok batera bazkaria prestatu eta bertan bazkaltzeko. Gero, furgoneta hartu eta zalditegirantz … Jarraitu irakurtzen
Bertso eskolak eta gaztetxokoen arteko elkarlana
Bertsoak, euskal kulturaren adierazle nagusienetakoa, sortzailetasunaren isla eta mugimendu oso baten oinarria. Nola ez dugu nahiko gure aisialdiko zerbitzuetan bertsoen mundua ezagutu? gerturatu? dastatu? Azken urteotan Txatxilipurdi k kudeatzen ditugun nerabeentzako zerbitzuak eta bailarako bertso eskolen arteko elkarlanari ekin diogu. … Jarraitu irakurtzen
HOTZEN ONDORIOZ GAZTETXOKOA LEPO BETEA!
Uda sasoiko giro atsegina alde batera utzi eta tenperatura baxu nahiz euri zaparrada luzeei ongi etorria emateko sasoia iritsi da Euskal Herrira. Kalean egotea gero eta gozagaitzagoa den honetan, nerabeak erdiguneko lokala masiboki okupatzen hasi dira. Aste-bukaerako bataz bestekoa 70 … Jarraitu irakurtzen
ERGUINEKO GAZTEAK GOGOTSU
Erguineko gazteak aurten gogotsu etorri dira, eta ikasturte hasieratik hona hamaika ekintza burutu ditugu; jolasak, pelikulak, sukaldaritzak, eskulanak,… Pare bat proektutxo ere baditugu eskuartean. Alde batetik negurako trineo bat sortzen gabiltza. Bestetik, natura gaztetxokora sartzeko asmoarekin, zuhaitz bat margotzen gabiltza, … Jarraitu irakurtzen
BELDUR GAUA, BIZIKLETA MARTXA, BAT IRABAZTEKO… ERRITMO HONETAN ERDIGUNEKO GAZTEAK ZORATU EGINGO GAITUZTE!!
Gazteak bi taldetan banatuz eman genion hasiera Gaba Beltzari. DBH1ekoak erdigunean geratu ziren Begoñita haurraren desagerpen misteriotsua aztertzen. DBH 3-4koak berriz, Erguineko gaztetxokora joan ziren pizza batzuk jan eta REC 3 beldurrezko filma ikustera. Ostiral arratsaldea ez bezala, larunbata lasaietik … Jarraitu irakurtzen