Musakolako jaiak!

Joan zen asteburuan Musakolako auzotarrek San Isidro jaiak ospatu zituzten.

Izugarrizko arrakasta izan ohi duten jaiak dira hauek, eta nola ez, gaztetxokoak bertan egon ginen giro alaitzen!

Jendetza izugarria mugitzen dute auzo honetako festek, eta baita gazte mordoa ere. Gerturatu zen guztion gusturako ekintzak antolatu genituen.

Ostiralean Bat Irabazteko leihaketa antolatu genuen. Talde mordoxka batek hartu zuen parte minutu bateko froga hauek gainditzen, eta inguruan ikuslegoa ere gogotsu ibili zen animatzen!

Jolasak burutu eta gero, ohitura diren txokolate eta boiloak banatu genituen.

Gauean, Musakolako gaztetxoko pareko plazatxoan afaria egin genuen gazteentzat. 40 gazte baino gehiago bildu ginen bertan. Itzela!

Zapatuan ere lehia egin genuen; goizean futbolin eta pinpon txapelketekin, eta arratsaldean antolatutako ginkanarekin.

Goizean, Musakola auzoa gaitzat hartuta, gazteekin grafitti eder bat margotu genuen gaztetxoko kanpoko horman.

Oso une atseginak izan ditugu aurtengo Musakolako jaietan!

Aste hauek ere horrela jarraituko dute! Animatu eta parte hartu!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude