Joan zen zapatuan, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Erdiguneko Gazte Gunean ospatu egin genuen! Eguraldi apartak lagunduta, kanpoan egin genuen asteburu gehena.
Txapa tailerra erabili genuen emakumeen aldeko mezuak nahiz historiako emakume garrantzitsuen irudiak zituzten txapak egiteko. Gero, taldetxo bat kalean zehar joan zen txapa hauek banatzen!
Arratsaldeko azken orduak, behin eguzkia gordeta, barruko mural bat berrizteko aprobetxatu genuen. Murala ere emakumeen alde!
Domekan ere egun paregabea egin zuenez, hasieran sofak kanpora atera eta berriketan ibili ostean, monterronera joatea erabaki genuen. Oreka-zinta jarri genuen bi zuhaitzi lotuta eta oso gustura ibili ginen!